XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oinutsik egotea, lehenago edo beranduago ulertuko zen seinaleaz gain, asmoa burutzeko berme izango zuen.

Baina bazitekeen loak hartu eta itzartzea, esku ezagun batek astindua: zer duzu?

Ez ote, bazuen fedea izotzaren indarrean, oinazearen heldua baino gozoagoa, ni banoa eztia.

Zalantza horrekin utziko ditut pentsatuta, oin azpiak hozten hasita eta begiak zeru gainean bakarrik geratu den behiaren sabelalde orain hustuagoan, bata eskozes iluna lotu du.

Hartu berri duen anis beroa hegoaren indarrez igo zaio ezpain mamietaraino.

Eta bere burua ez badu hil zer egiten zuen bada balkoian eta galtzerdiak txukun-txukun jasoak, batan bildua baina zapatak ondoan eta oinutsik?

Alferrik astinduko dute, zafladan jota iratzarri nahiko.

Bekain altxatuek erakutsiko dituzten begi jausiak mintzatuko dira beraren ordez.

Irribarre egin zuen: ez zuten egunargirik gehiago ikusiko.

Hozkailuaren motorrak itotzera bezalako hotsa atera zuenean zabaldu zituen, bizturik zegoen sukaldeko argirantz egiteko.

Mahairik hutsena eta bezperatik erabili gabe zuen txapagaina.

Lau aulkiak mahaipean.

Ezabatu gabeko egun asko erakusten zituen horma egutegiak sukaldeko ate zarratuan.

Puska ederra urteari geratzen zitzaiona. Eta zer.

Adorea pattaltzen hasia, alkoholaren beroak sudur mintzak hartzen zizkion, lazten mihia.

Zer egiten duen hemen ez bada bere burua hotzez hiltzeko?, galdera berrituak ordura arte ez bezalako indarra hartuko zuen.

Ordu batzuk baino ez burura datozkion liluramendu uneak betetzeko.

Berriro bildu ditu begiak eta azken mugimenduak errepasatu, ondo gogoan du, apalera itzuli du botila.